
Leginetxek `Bizkaitar Argia´ saria hartuko du
Arratzu Jose Luis Bilbao Brihuegara (Guadalajara) joango da astelehenean kazetari arratzuarrari urrezko domina emateko.
M. KORTA
Bizkaiko Foru Aldundiak `Bizkaitar Argia´ saria emango dio Manuel Leginetxe kazetariari. Arratzuarrak Radio Bilbao irrati-emisoreagaz eta Caritas Diocesana erakundeagaz batera jaso du izendapena. Sariak uztailaren 24an emango ditu Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, Foru Jauregian prestatuko den harrera ofizialan. Hala ere, Leginetxe ez da ekitaldian izango, bere osasun egoeragatik. Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok jakinarazi duenez, astelehenean bertan Brihuegara (Guadalajara) joango da kazetariari Aldundiaren urrezko domina emateko.
Askatasuna eta demokrazia
Aldundiak arratzuarraren lana aintzat hartu du saria ematerako orduan. Leginetxek «egindako lanagaz adierazpen askatasuna eta giza eskubideen balore unibertsalen zabalkuntzan» lagundu duela azpimarratu du epaimahaiak. Gernikako arbolaren leloa jarraituz, kazetariak «askatasunaren eta demokraziaren printzipioak bereganatu ditu, errealitatea zentzu kritikoz ikusita». Leginetxeren idazle sena ere azpimarratu dute, sarituaren «lan zabala» gogoratuz.
Esan bezala, kazetariak Radio Bilbaogaz batera hartuko du saria. Izan ere, aurten irratiaren 75. urteurrena ospatzen ari dira. Antolatzaileek Radio Bilbaok egindako «informazio eta zerbitzu publiko» funtzioak azpimarratu ditu. Eliza Katolikoaren Caritas Diocesana erakundeari, bere aldetik, «gizarte kohesioaren alde» egindako lana aitortu diote antolatzaileek.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.