Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-06-20;Manu Leginetxeri omendaldia egingo dio Arratzuko Udalak. Kultura Loiola auzotik aterako da bihar Leginetxe bizi den Guadalajarako Brihuega herrira joateko autobusa.

Manu Leginetxeri omendaldia egingo dio Arratzuko Udalak

Kultura Loiola auzotik aterako da bihar Leginetxe bizi den Guadalajarako Brihuega herrira joateko autobusa.

Itsasne madariaga

Manuel Leginetxe Arratzun jaiotako kazetaria eta idazlea da. Munduko gertakari garrantzitsuei buruz informatzeko munduan barrena asko ibili izandakoa ere bada. Egindako lanari esker, kazetari arratzuarra nazioartean oso ospetsua bilakatu da. Arratzuko Udalak omenaldia egin gura dio idazle eta kazetariari.

Brihuegara autobusa

Arratzuarra den arren, gaur egun, Guadalajarako (Espainia) Brihuega herrian bizi da Leginetxe. Hori dela eta, Arratzuko Udalak bihar hara joateko autobusa antolatu du.

Asteazkenen amaitu zen Brihuegara joan ahal izateko izena emateko epea eta guztira 25-30 lagun inguruk eman dute izena. Autobusa 06:45ean aterako da Loiola auzotik, eta Brihuegara heldu bezain laster, omenaldirako prestatu duten ekitaldiari emango diote hasiera.

Bazkaldu ere han egingo dute, eta ostean berriz ere Arratzurantz abiatuko dira.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.