Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-05-07;Auzolandegiek 822 plaza eskainiko dituzte, horietako 60 Arrolako irunean. Arratzu 30eko bi txandatan ariko dira bertan beharrean, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

Auzolandegiek 822 plaza eskainiko dituzte, horietako 60 Arrolako irunean

Arratzu 30eko bi txandatan ariko dira bertan beharrean, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

maite orue

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak ireki du dagoeneko 2008ko Auzolandegietan izena emateko epea. Guztira, 822 gazterentzako plazak izango dira aurten. Azken urteetan legez, Arratzura ere etorriko dira zenbait gazte, Arrolako irunaren berreskurapen lanak egingo baitituzte uda honetan ere. 822 plaza horietatik 60 egokitu zaizkio Arratzuko Auzolandegiari eta 30eko bi taldetan ariko dira beharrean bertan.

Izena emateko baldintzetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea da eta, horrez gain, ezinbestekoa izango da 15 eta 30 urte artean izatea. Nazioarteko auzolandegietan parte hartzeko gutxienez 18 urte izatea eta ingelesa ezagutzea derrigorrezko baldintzak dira. Gainera, zenbait auzolandegitan frantsesa edota alemaniera ezagutzea ere eska dezakete.

Webgunearen bidez

`www.gazteaukera.euskadi.net´ webgunearen bitartez egin daiteke Auzolandegietarako inskripzioa, bertan baitago bete beharreko formularioa.

Estatuko auzolandegietan izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da eta atzerrikoetarako, aldiz, maiatzaren 27a. EAEko auzolandegietara joan gura duenak horiek hasi baino hamar egun arinagora arte izango du izena emateko aukera, betiere plazak izanez gero. Parte hartzeko ordaindu beharreko kuota 72 eurokoa da.

############

auzolandegiak

Euskal Autonomia Erkidegoan (350 plaza)

Nazioartekoak. 18-26 urtekoentzat/ingelesez):

-Arrolako iruna (Arratzu): Iruna berreskuratzea. Uztailaren 2tik-15era eta uztailaren 17tik 30era. Plazak: 30 txandako.

-Iruña Veleia, erromatarren garaiko hiria (Iruña Oka. Araba): Errosetoidun Mosaikoaren Domus-a zehaztasunez ezagutzea. Uztailaren 14tik 30era eta abuztuaren 6tik 22ra. Plazak: 30 txandako.

-Asparrena (Araba): Araiako mendi-bideetako iturriak zaharberritzea eta seinaleztatzea. Uztailaren 17tik 30era eta abuztuaren 1etik 14ra. Plazak: 30 txanda bakoitzean.

Estatu mailakoak. 15 urtetik 17ra artekoentzat:

-Estibalizko monasterioa (Araba): Monasterioko liburutegiko fondoak sailkatzea. Uztailaren 1etik 14ra eta uztailaren 17tik 30era. Plazak: 25 txanda bakoitzean.

-Bilar (Araba): Antzinako galtzada berreskuratzea. Uztailaren 1etik 14ra eta uztailaren 17tik 30era. Plazak: 25 txanda bakoitzean.

Estatu mailakoak. 18tik 26 urtera artekoentzat:

-Gure aitona-amonekin elkarrizketan (Lekeitio. Bizkaia): Animazio-ekintzak. Uztailaren 17tik 30era eta abuztuaren 1etik 14ra. Plazak: 30 txanda bakoitzean.

EAE mailakoa.

-Dinamik(tt)ak'08. (Arteleku. Donostia). Sormen-arlokoa. Arte- eta sormen-jarduerak landu eta sustatzea. Uztailaren 14tik 25era. Plazak: 10.

Espainian (271 plaza)

Gehienak 18-30 urte bitartekoentzat, baita 15-17 urtekoentzat ere.

Bestelakoak (201 plaza)

Alemania, Belgika, Eslovakia, Estonia, Frantzia, Grezia, Britainia Handia, Islandia, Italia, Serbia, Txekiar Errepublika, Armenia, Kanada, Hego Korea, Mexiko, Turkia, Ukrainia. 18 urtez gorakoentzat.

############

############

datua

72

euro. Auzolandegietan parte hartzeko ordaindu beharreko kuota 72 eurokoa izango da.

############

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.