Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko azaroak 21, Barikua

;2008-03-04;Abesbatzaren liburua eta diskoa aurkeztu dituzte Loiola auzoan. Arratzu ´Orain gastuei aurre egiteko liburuak saltzea da gelditzen zaigun lanať, adierazi dute abesbatzeko kideek.

Abesbatzaren liburua eta diskoa aurkeztu dituzte Loiola auzoan

Arratzu «Orain gastuei aurre egiteko liburuak saltzea da gelditzen zaigun lana», adierazi dute abesbatzeko kideek.

D. Lauzirika

Domeka eguerdian `Arratzu kantu-kontari´ izeneko liburu eta diskoaren aurkezpena izan zen Loiola auzoko kultur etxean. Besteak beste, Josu Olano alkateak eta Alberto Lauzirika, Belen Urkiaga, Arantza Urkiaga eta Markos Bilbao Arratzuko abesbatzeko kide eta liburuaren egileek parte hartu zuten ekitaldian. Aurkezpena ikusteko batzar aretoa bete egin zen.

Egileek argazkiez eta musikaz lagunduta aurkeztu zuten liburua. Arratzuko abesbatzeko kideen esanetan, «ekitaldia zeharo hunkigarria izan zen bertara hurbildu zirenentzat, aintzinako bizipenak eta emozioak bergogoratu zirelako». Aurkezpena bukatu ostean bertaratu ziren guztientzako hamaiketako bat eskaini zuen abesbatzak .

«Arratzuko herriaren historian garrantzia handia izan zuen Arratzuko abesbatzak, bere inguruan hainbat jarduera eta kultur ekitaldi antolatzen zirelako. Belaunaldi ezberdinak eta familia osoak, ekintzetan ilusio eta gogo handiz parte hartuz», aipatu zuten liburuaren egileek.

«Gastuei aurre egin»

«Orain gastuei aurre egiteko liburuak saltzea da gelditzen zaigun lana», adierazi dute abesbatzeko kideek.

Liburuak eta diskoak hamabost euro balio dute. Abesbatzeko kideek Arratzuko herriko tabernan eta Gernika-Lumoko zenbait dendatan jarri dituzte salgai.

Agenda

Ikus-entzunezkoak

Umeen bideoteka
BUSTURIALDEA, Udal Liburutegian - 2008-11-21

Erakusketak

LUIS IRIONDORI OMENALDIA (Pintura)
GERNIKA-LUMO, Kultur Etxean - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.