Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-03-01;Belendiz eta Barrutia artean bidegorri bat egingo dute. Arratzu Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletan eta oinez ibiltzeko bide bat eraikiko dute elkarlanean.

Belendiz eta Barrutia artean bidegorri bat egingo dute

Arratzu Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletan eta oinez ibiltzeko bide bat eraikiko dute elkarlanean.

danel lauzirika

Aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiko gobernu kontseiluak Arratzuko Udalarekin batera bidegorri bat egitea erabaki du. Barrutia eta Belendiz artean bizikletaz eta oinez ibiltzeko bidea eraikiko dute. Oraindik lanen epeak ez dituzte jakinarazi.

Bidegorria Gernika-Munitibar-Iruzubieta (BI-2224) eta Gernika-Nabarniz (BI-3242) foru errepideen ertzetan eraikiko dute.

Aldundiko ordezkariek adierazi dutenez, proiektuaren helburua «Arratzun mugikortasun iraunkorra» sustatzea da. Euren esanetan, «bai Aldundiak, bai Udalak, beharrezko ikusten dute bizikletentzako bide bat eraikitzea».

Alde batetik, «bizikleta bezalako garraiobide egokiago batzuk» sustatu gura dituzte. Bestetik, herritarrek «oinez ibiltzea bezalako ohitura osasungarriak hartzea» da asmoa.

Elkarlana

Bidea eraikitzeko erakunde bakoitzak konpromiso zehatz batzuk hartu ditu. Horrela, Udalak bidegorria egiteko behar diren lur sailak erosteaz gain, lanen ondorioz hondatzen diren zerbitzuak konponduko ditu. Udalak lortu beharko ditu bidegorria eraikitzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren eta Uren Lurralde Zuzendaritzaren baimenak.

Foru Aldundiko Herri Lan Sailak, bere aldetik, obren proiektua egingo du. Horrez gain, bidegorria eraikitzeko beharrezkoak diren azterketa teknikoak burutuko ditu, tartean ingurumen eraginaren inguruko azterketa.

Aldundiak bidegorriko obren proiektua gainbegiratu, esleitu eta zuzenduko du. Obraren kostua Aldundiak fainantzatuko du. Lanen aurrekontua oraindik zehaztu barik badago ere, proiektuaren diru partidak 2008ko eta 2009ko foru aurrekontuetan sartuko dituztela jakinarazi dute.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.