Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-07-15 | 13:54:42

'Bizkaitar argi' izendatu dute Manu Leginetxe

Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia Brihuegara joango da astelehenean kazetariari domina ematera

Radio Bilbao irratiarekin eta Elizbarrutiko Batzarekin batera, Manu Leginetxe kazetari arratzuarra 'Bizkaitar argi' izendatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. "Adierazpen askatasunari egindako ekarpena" onartu nahi izan diote kazetariari, baita "giza-eskubideen balore unibertsalak zabaltzen egun duen lana" ere.

Hilaren 24an egingo dute ekitaldia Aldundiaren egoitzan, baina Leginetxeren osasun egoera ona ez dela eta, hark ezingo du bertan izan. Hori dela eta, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia Brihuegara (Guadalajara, Espainia) joango da astelehenean kazetariari domina ematera.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.