
2008-07-03 | 17:24:07
Arrola kastroan indusketak egingo dituzte hainbat herrialdetako gaztek
Aurtengoa bostgarren urtea da horrelako auzolandegia abian jarri dutena
Arrolako kastroa Burdin aroko aztarnategia da eta azken bost urteetan etorritako bolondres gazteek egindako lanak emaitza onak eman ditu Juan Jose Cepeda lanen jarraipena egiten duen arkeologoak.
Aurtengoan 18 eta 26 urte arteko eta Turkia, Korea, Serbia, Mexiko, Alemania edo Fantziako 23 gazte etorri dira auzolandegira. Atzo, uztailaren 2an egin zuten aurtengo kanpainaren aurkezpena Arratziko areto nagusian. Beratan Josu Sabin Olano Arratzuko alkateak ongi etorria eman zien atzerriko gazteei. Xabier Sanchez Eusko Jaurlaritzako Gazteri Saileko Zuzendaria ere bertaratu zen eta honek aurreko lau urteetan egindako lana goraipatu zuen. AzkenikJuan Jose Cepeda Arkeologoak eta lanen jarraipena egingo duen historian doktoreak egingo duten lanaren berri eman zien auzolantegira etorritako gazteei
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.