
2008-02-28 | 14:26:19
Kultura
Abesbatzak bere historiaren inguruko liburua eta disko bat kaleratuko ditu
Domeka honetan Arratzuko abesbatzeko kideek ´Arratzu kantu-kantari´ izeneko liburuaren eta diskoaren aurkezpena egingo dute Loiola auzoko kultur aretoan. Liburuak abesbatzaren 34 urteko historia ere jasotzen du. Jose Luis Lauzirika Olabarri baserriko semeak sortu zuen Arratzuko abesbatza 1974an. «Lan honen helburua abesbatzeko kideen bizipenak berreskuratzea eta ondorengoek ere ezagutu dezaten herriko ondarearen zati garrantzitsu bat era iraunkor batean jasota izatea». Diskoak, bere aldetik, 22 kantu biltzen ditu. Liburua eta diskoaren prezioa hamabost eurokoa da. Hauek Loiolako herriko tabernan eta Gernika-Lumoko Lourdes fruitadendan, Bego eta Gaubeka liburudendetan eta Bazar Txikia dendan eskuratu ahal izango dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.