
2008-02-25 | 16:11:03
Motozaletasuna
Ander Aranak Belendizen lortutako bigarren postuari esker bigarren gelditu da Espainiako cross country txapelketan
Ander Aranak bigarren postua eskuratu zuen domekan Belendizen ospatutako Espainiako cross country txapelketako senior B mailako azken proban. Horrela, GOR Sport taldeko pilotu ereņoarrak bigarren postuan amaitu du aipatutako txapelketa.
Lasterketako une batzuetan lehen postuan joan zen Arana. Gero ereņoarra jausi egin zen. «Erorikoaren ondoren bigarren postua mantentzera mugatu nintzen. Aurrekoa urrun zegoen, eta atzekoa ere bai» adierazi du Aranak. Pro Series arloko senior mailako txapelketa ere Belendizen erabaki zen. Xavi Galindo kataluniarrak irabazi zituen lasterketa eta txapelketa. Oriol Mena sailkatu zen bigarren postuan. Gerard Farres izan zen hirugarrena. Antolatzaileek cross country proba "oso arrakastatsua" izan dela adierazi dute. Guztira 75 bolondresek parte hartu dute antolakuntza lanetan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.