Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko uztailak 20, Domeka

2008-02-22 | 14:56:39

Motozaletasuna

Domekan Espainiako cross country txapelketako azken proba ospatuko da Belendizen

Bihar arratsaldean "giroa berotzeko" erakustaldia antolatu du Gernika OFF Road-ek

Domekan Gernika Off Road elkarteak antolatuta Espainiako cross country txapelketako azken proba puntuagarria izango da Belendizen. Horrez gain, biharko motor erakustaldia prestatu du.te
Belendizek lehenengoz hartuko du Espainiako cross country txapelketako proba bat. Pro Series arloko senior mailan, besteak beste, Marc Coma, Oriol Mena eta Xavi Galindo pilotuek parte hartuko dute. Guztira lau lasterketa izango dira. Beteranoetan Jon Zalloetxebarria izango da GOR Sport taldeko ordezkari bakarra. Senior B mailan, aldi, Julio Otazua, Arkaitz Urzaa, Ibon Olea eta Ander Aranak ordezkatuko dute eskualdeko moto kros eta enduro taldea. Txomin Aranak, aldiz, ez du Belendizen parte hartuko. Junior mailan eskualdetik Aratz Zarakondegik eta MIkel Intxausti ariko dira. Antolatzaileek zortzi kilometro inguruko ibilbidea prestatu dute. «Ibilbidearen zati bat belardian izango da, eta bestea basoan. Itzuli bakoitza emateko pilotuek bataz beste hamasei-hamazortzi minutu behar izango dituzte».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.