Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko uztailak 20, Domeka

2008-02-20 | 17:39:52

Bertsolaritza

Puntu eta erdigatik Busturialdea garaile BBK sariketan

Garaipen honekin, Busturialdeko taldeak finalean sartzeko aukera asko ditu

Puntu eta erdiko aldeagatik irabazi du Busturialdeak Arratzuko Barrutialde institutuan jokatutako bertsolari gazteen BBK sariketako saioa. Durangaldeak guztira 362 puntu lortu ditu, eta Busturialdeak 363,5 puntu.
Garaipen honekin Busturialdeko taldeak lehiaketako finalean zuzenean sartzeko aukera asko ditu. Martxoaren 8an Bilboko Gabriel Aresti institutuan Bilboaldeko taldeari irabaziz gero eskualdeko bertsolariek finalerako txartela lortuko lukete. A mailan (hamazortzi urtera artekoak) Nagore eta Aitor Beitia anai -arreba bermeotarrek eta Inazio Vidal algortarrak ordezkatu dute Busturialdea. Durangaldetik Ander Aldazabal, Aitor Urien eta Miren Amuriza aritu dira. Maila honetan lau puntuko aldea atera du Busturialdeak. Etxekoek guztira 146,5 puntu lortu dituzte. B maila, erabakigarria
B mailan (hemeretzi eta 24 urte bitarteko bertsolariak) Busturialdeko taldean Ander Elortegi natxituarra, Amaia Aurrekoetxea zornotzarra eta Olatz Ibarluzea mungiarra aritu dira. Jon Ander Urkiagak, Enea Pinillosek eta Eņaut Uruburuk ordezkatu dute Durangaldea. Nagusietan Durangaldeak 219 puntu lortu ditu, Busturialdeko taldeak baino puntu eta erdi gehiago.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Puntu eta erdigatik Busturialdea garaile BBK sariketan

Ander Elortegi abesten Arratzuko saioan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.