
2007-12-10 | 14:51:24
Kultura
Manu Leguinechek sari bi jasoko ditu
Kazetariak bihar Meritu Konstituzionalaren Ordenaren domina jasoko du
Manu Leguineche kazetari arratzuarrak Meritu Konstituzionalaren Ordenaren domina jasoko du Madrilgo (Espainia) Alcala unibertsitatean. Espainiako ministro kontseiluak azaroaren 30ean onartu zuen domina hau Leguinecheri ematea. Bestalde, aurki Espainiako Kazetari Elkarteen Federazioaren sari nagusia ere jasoko du arratzuarrak. Sari honengatik 30.000 euro eskuratuko ditu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.