Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko uztailak 20, Domeka

2007-07-02 | 15:06:57

TXIRRINDULARITZA

Iaz baino parte-hartzaile gutxiago izan diren arren, antolatzaileak pozik BTT martxagaz

San Pelaiotako txakolin dastaketagaz bat egin zuen eta giro polita sortu zen helmugan

Peio Rementeria I. Memorialean 60 lagun inguruk parte hartu dute domekan. Gehienak Busturialdekoak izan dira, Gernik-Lumo ingurukoak, baina Bizkaiko beste hainbat herritatik ere hurbildu dira.
Iaz baino parte-hartzaile gutxiago izan dira aurtengo Mountain Bike martxan. Izan ere, Bardeetan (Nafarroan) beste proba bat zegoen egun berean eta hainbat herritan, ostera, San Pedro jaiak izan dira.
Jende gutxiago, baina Zapelatza Kultur Elkarteko kideak gustora daude Mikel Intxausti antolatzailearen esanetan. «Orokorrean positiboa izan da. Eguraldiak ere eutsi du». Azkenerantz behelainoak arriskutsuago bihurtu zuen zirkuitua, baina eguraldiak ez zuen arazo berezirik sortu.
Intxaustiren esanetan, politena helmugan sortu zen giroa izan zen. Txakolin dastaketa ere antolatu baituzten San Pelaio jaien barruan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.