Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2007-06-19 | 14:28:48

Hezkuntza

Barrutialdeko ikasle batek aipamen berezia lortu du zurgintzako proiektuen lehiaketa batean Pontevedran

Marzela Lauzirikak Turismo Bulegoetan jartzeko mahai berezi bat asmatu du

Marzela Lauzirika Barrutialdeko zurgintzako erdi mailako zikloko ikasleak aipamen berezia lortu du Pontevedran (Galizia) izandako egur arloko proiektu lehiaketan batean. Mahai berezia izan da Lauzirikaren proiektuaren izena.
Proiektua Bilboko Turismo Bulegorako espreski sortutako mahai bat da. Mahaiak Turismo Bulegoak adierazteko erabiltzen den I letra itsatsia du, eta mahaiaren goiko aldean baldosak ageri dira.
Barrutialde institutuak lehenengo aldiz parte hartu du Egur eta Altzari Produktuen Instalakuntza eta Garapenerako Proiektu Lehiaketan.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.