Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Arratzu
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2007-02-07 | 15:46:37

Zerbitzuak

Martxan dago auzo guztiak edateko urez hornitzeko sarea

Aldape auzoan ur-biltegi berria eraiki du Udalak

Arratzuko Udalak edateko ura banatzen duen sarea hobetzeko lanak bukatu ditu dagoeneko. Auzo eta baserri guztietara edateko ura banatu ahal izateko sare batzuk berrizteaz gain sare berriak ere sortu dituzte.
Edateko uraren horniketa bermatzeko ur-biltegi berria eraiki dute Aldape auzoan. Biltegi honek 500 metro kubiko ur gorde ditzake. Ur-biltegi hau Ajangizko Burgoaganen egin berri duten ur-biltegiarekin zuzeneko lotura du. Ura garraiatzeko grabitate sistema baten bitartez Burgoaganeko biltegiak edateko urez hornitzen du Aldapeko ur-biltegia. Aldapekoak, berriz, Loiola, Eleizalde, Izar eta Montes auzuneetako ur-biltegi guztiak edateko urez hornitzen ditu. Bestalde, Loiola, Eleizalde eta Izarre auzuneetako ur-biltegiak bere osotasunean berriztu ditu Udalak. Berauek hipermeabilizatzeaz gain ur-biltegietarako sarbideak ere berriztu dituzte.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.